2023/06/21

1.MAILA BUKATU DUGU





LEHENENGO MAILA BUKATU DUGU!


Lehenengo maila ezinhobeto bukatu genuen Kristina Enea parkean.
Azkenean, eguraldi bikaina izan genuen eta bi tailer egin genituen: orientazio jolas bat eta antzerki bat. Bertako zuhaitzak eta landareak ezagutu genituen eta ondoren Kristina Enean bertan bazkaldu genuen. Egun osoa jolasean pasa genuen!

Uda bikaina pasa!


















2023/04/25

1. MAILAKOAK ALBAOLA ITSAS MUSEOAN EGON GINEN


ALBAOLA MUSEOAN

JOAN DEN APIRILAREN 19-AN 1. MAILAKO IKASLEAK ALBAOLAN IZAN GINEN


BERTAN SAN JUAN BALEONTZIAREN MAKETA IKUSI GENUEN LEHENENGO.



BALE TXALUPAK NOLAKOAK ZIREN  ETA BALE ARRANTZALEEK BALEAK NOLA HARRAPATZEN ZITUZTEN ERE, IKASI GENUEN.




BALE ONTZIETAN OSO GARRANTZITSUAK ZIREN SOKAK ETA HAUEK EGITEKO HONAKO  TRAMANKULU EDO TRESNA ERABILTZEN ZITUZTEN. KALAMU ZUNTZAK EDO HARIAK OKERTUZ EGITEN ZIREN.






  

TXIRRIKAK ETA SOKAK  ERABILTZEN ZITUZTEN BELAK IGO ETA JAISTEKO.


ERREMENTARIAREN LANA ERE OSO GARRANTZITSUA ZEN BURNIZKO AINGURAK, ILTZEAK ETA ABAR EGITEKO.





HAIZE-OIHALAK EGITEKO EHUNGAILUAK ERABILTZEN ZIREN.

.


EUSKAL BALEARI BURUZKO BITXIKERIAK IKASTEKO  TAILER BAT EGIN GENUEN.


AZKENEAN EGITEN ARI DIREN SAN JUAN BALEONTZIAREN ERREPLIKA IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN. HAU, POPA DA, ITSASONTZIAREN ATZEKALDEA.



HAU BERRIZ, PROA EDO AURREKALDEA. HOR IKUSTEN DUZUEN ZULOTXO HORRETATIK AINGURA BOTATZEN ZUTEN.

LAN BIKAINA ETA IZUGARRIA EGITEN ARI DIRA ETA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN.

HEMENDIK BI URTEETARA SAN JUAN ITSASONTZIAN TERNUARA JOANGO DIRA GARAI BATEKO BALE ARRANTZALEAK BEZALAXE.

2023/03/31

AGUR, ARATZ

GAUR ARATZEN AGURRA OSPATU DUGU. 

OSO GUSTURA EGON GARA BERAREKIN ETA ASKO LAGUNDU DIGU.

ZORTE ONA OPA DIZUGU BIHOTZEZ.

NAHI DUZUNEAN BIXITAN ETORRI.






GURE OPARIAK EMAN DIZKIOGU NOSKI!



OSO OPARI POLITAK EKARRI DIZKIGU. ARKATZ BEREZIAK!

2023/03/24

ORFF ASTEA

Aste honetan ORFF astea dela eta, ikasle guztiek jo dituzte Metalofonoak, Xilofonoak eta Kariloiak.

2023/03/20

URNIETA EZAGUTZEN

 1. MAILAKO IKASLEAK BIGARREN HIRUHILEKOAN GURE HERRIA "URNIETA"

 EZAGUTZEN ARITU GARA. HERRIKO ERAIKIN EZAGUNENAK, PARKEAK, PLAZAK 

KALE GARRANTZITSUENAK ETA MONUMENTUAK LANDU DITUGU.










GELAN    ARRATSALDEAN    EGIN   BEHARREKO    IBILBIDEA  PRESTATZEN.


ARRATSALDEAN   PRIMERAKO    EGURALDIA    EGIN    ZIGUNEZ    IBILALDIA   

 GAUZATU AHAL IZAN GENUEN.










GORPUTZA LANTZEN. IKASITAKO BERTSOAK







 

2022/09/22

SANTA BARBARARA IRTEERA- 1. MAILA-


 SANTA BARBARAKO ERMITA




Atzo goizean Santa Barbara mendira joan ginen. Nahiz eta leher eginda bukatu primeran pasa genuen! Eguraldi zoragarria egin zigun eta hamaiketakoa primerakoa izan zen.

2022/06/28

 Ikasturtea bukaerara iritsi da. Lan handia egin dugu baina oso ondo pasatu dugu. Orain udara oso ondo pasa!!!!



2021/10/08

JOLASEAN IKASTEN

 KAIXO!!

KOSTATA BAINA, AZKENEAN HEMEN GAUDE. 

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU. GAUZA BERRI ASKOREKIN: IRAKASLEAK, GELA, OHITURAK...

BAINA PIXKANAKA OHITZEN JOATEN GARA.

BEGIRA HEMEN ZEIN ONDO ARI GAREN. ZERTAN ARI GARA? JOLASTEN? BAI, BAINA BIDE BATEZ IKASTEN ERE. 

PRIMERAN PASA DUGU ERREGLETAK MANIPULATZEN. ETA GURE ARTEAN NEURKETAK EGIN ONDOREN, ZENBAKI ORDINALAK ERE IKASI DITUGU!!










EZ DUGU BATERE GAIZKI EGIN!!



2021/05/27



OSO ONDO PASA GENUEN IRUN ALDEAN!!!! OIASSOKO MUSEOAZ GOZATU ETA MINERAL EZBERDINAK BILATZEN IBILI GINEN AIAKO HARRIAREN MAGALEAN!!!

 


2021/05/04

SAROBERA GOAZ

Ostegunean Lourdes Iriondo musika eskolako irakasleek kontzertua eskainiko digute. Hau da ikasi behar dugun kanta.