2018/05/12

OLINPIADAK

Guk, aintzinako greziarrek bezalaxe, gure betiko lanak utzi eta maiatzaren 9an Olinpiadak ospatu genituen. Egin nahi genituen probak eta haien arauak taldeetan prestatu genituen. Ondoren, aurrera eraman ahal izateko, behar genuen guztia antolatzen hasi ginen. Dena prest izan genuenean Iñakirekin hitz egin genuen eta, beti bezala, guri laguntzeko prest agertu zen. Iritsi zen eguna. Oso urduri ginen, baina gogo handia ere bagenuen. Dena primeran atera zen eta bikain pasa genuen!! Eskerrik asko Iñaki!!
Bideo batzuk ikusi nahi izanez gero, ikastolako facebooken jarri ditugu.